Read more
Azkenaldian, Kimika arloan liburu ugari argitaratu dira. Badira ikuspegi orokorra ematearren gai asko tratatzen dituztenak sakontasun gehiegirik eman gabe, edota, bestalde, kimikako irakaskuntza arlo espezifikoetan zentratzen direnak. Gradu berrien irakaskuntza-planak, ordea, lehen kurtsoetan emandako oinarrizako materiei ikuspegi bateratuagoa ematearen alde agertu dira. Gainera, unibertsitate mailan euskaraz aurki daitekeen bibliografia oso murriztua da, eta ia ez dago aukerarik izaten kimikari egokituriko liburuak aurkitzeko. Liburu honetan, materiaren oinarrizko egitura sinpleenetatik propietate makroskpietara ailegatu arte zeharkatu beharreko ibilbidea garatu da, modu sinple eta egokian. Zergaitik lotzen diren atomoak, zeintzuk diren molekulen propietateak, nola elkartzen diren molekulak materia ezagutzen dugun bezala aurkitzeko,... mota hauetako galderei erantzuna emateko, liburu honen orrialdeetan barrena murgildu gaitezke. Lan honen bidez agerian geratzen dira eremu mikroskopiko eta makroskopikoaren arteko oinarrizko loturak, eta zientzia eta teknologia arloko graduko ikasleentzat oso baliagarria da oinarrizko kimika modu erraz eta atsegin batean barneratzeko.
About the author
(Bilbo, 1966) Euskal Herriko Unibertsitateko Kimikan lizenziatua eta doktorea da (1993). 17 urtetan irakasle titularra bezala dihardu, Kimika Orokorra eta Espektoskopia bezalako hainbat irakasgaitan. Izen handiko aldizkarietan 50 baino ikerkuntza-artikulu gehiago argitaratu ditu material fotolumiszenteen fotofisikaren inguruan.